Ibilaldian
May 25th, 2008
Gero eta gehiago kostatzen zait Ibilaldia edo antzeko lekuetara gerturatzea. Alde batetik, ikasketa sistema publikoaren aldekoa naizelako eta bestalde, Euskal Herriko zenbait bazterretan euskararen egoera horren txarra ez dela uste dudalako. Hau da, nire ustetan gaur egun hezkuntza publikoan euskaraz ikasteko aukera badago, bai Bizkaian behintzat. Dena den, gaur Amorebietara gerturatu naiz, konpremezu pertsonalak medio, nire laguntza ematera edarien txosnaren atzeko aldean.
Bertan ikusitakoak betiko moduan onak eta txarrak. Alde onean bihotz handiko hainbat euskaldunek, alderdikeriak alde batera, euskararen inguruan biltzen jarraitzen direla urtetik urtera. Ona ere, nire ustetan, blai egonda ere ibilbidearekin jarraitzen zutela askok. Antolakuntza ez da ona izan, bikaina baizik.
Alde txarrean, gazteriaren jarrera. Badakit orain dela gutxi arte antzekoetan nenbilela ni, baina mozkortzera besterik ez doaz asko. Ibilaldiaren helburua zein den galdetuta askok ez zuten erantzun zuzena emango. Jaia besterik ez da gazte askorentzat ibilaldia. Konpremezua eta mugimendu euskaltzalea gero eta garrantzi gutxiago gute. Pena handia nire ustetan. Zahartzen hasi naiz aspadi. :(


















Eta zuk zer egiten zenuen orain dela sei edo zazpi urte???? Nahi baduzu aintzinako ibilaldien argazkiak bidaltzen dizkizut,jejeje.
Ondo izan