facebook euskaraz
May 13th, 2008
Konturatuko zineten, euskaldunak zaretenak behintzat, dagoeneko facebook euskaraz dagoela. Atera zen egunetik horrela erabiltzen dut nik eta esan behar dut, gainera, itzulpen lanetan ibili direnak lan fina egin dutela, ondo eginda dagoela uste dut. Baina bada lana egiteke oraindik, momentu honetan ia 17.000 termino falta dira. Hortaz, animatuko naiz eta beste euskal erabiltzaileekin batera itzulpenari ekingo diot. Azalduko dizuet nola egin beharko zenuketen animatzen bazarete. Interesantea da nire ustetan.
Lehendabizi Facebook-en erabiltzaile izan behar zarete, normala denez. Dagoeneko taldean sartuta ez dagoenarentzat, hona helbidea.
Bigarren urratsa helbide honetara joatea eta aplikazioa behar bezala instalatu. Momento horretatik aurrera zure orrialdearen eskuinaldea falta diren termino kopurua agertuko dira. Honen antzera.
Itzultzeke dauden terminoen gainean sakatuta, itzulpen orrialdera joango gara. Bertan hamar aukera emango dizkigute, horietatik bat aukeratu, sakatu eta itzuli behar dugu. Beste norbaitek aurretik egin badu, bere itzulpena zuzena dela eta zure adostasuna erakusteko aukera badago ere. Hau beteta, beste hamar aukera agertuko dira, eta horrela guztion artean dena egin dezagun arte.
Lanak egiten dizkiegula badakit, baina bestela ezin izan genuke euskarazko softwarea izan denbora normal batean. Animatu zaitezte.

















Ni gaur bertan hasi naiz. ATzo Facebook erabili eta gaur itzulpenak hasi. Hattrick bezala!