angelurat
March 19th, 2008
Askotan egindako txangoa egin dut gaur berriro. Goizean goiz errepidea hartu eta A8 kabroian (Darling Shoes-ek bere abesti batean dioten moduan) pare bat ordu eman eta gero Anglet-era heldu naiz. Tristea da baina supermerkatura joateko eman ditut bi ordu gidatzen. Amari asko gustatzen zaio iparraldera joatea eta gaur hemen jai eguna denez goiz-arratsalde desberdina izan dugu. Neke neke eginda gelditu naiz, hala ere, etxera heltzerakoan, sorpresa! Nire azken posta arrakasta izan du. Dudarik gabe. Animatzen nau horrek blog-arekin jarraitzera inoiz baino gogotxuago.
Carrefour famatua non dagoen jakin nahi baduzue hemen doa mapa:
Mapa handitu
















