mail kontuak
January 12th, 2008
Azkenean erabaki dut dauzkadan mail kontu desberdinekin zerbait egitea. Orain gutxi arte, Outlook erabiltzen nuen mezu guztiak jaso eta irakurri ahal izateko baina etxeko ordenagailua hondatu zitzaidan eta portatilean ez nuen berriro dena konfiguratzeko gogorik izan. Gainera, urte bateko mail guztiak galdu nituen eta horrek erabilitako sistema zuzena ez zela erakutsi zidan.
Orain pare bat egun, Joxe Aranzabal-n Faroa irakurtzen nenbilela erabakia hartu nuen. Gmail-en kontu guztiak bateratu, eta bertatik kudeatu bidali eta jasotakoak. Uste dut erabaki zuzena dela, bertan irakurriko baititut euskaltel, yahoo eta gmail-era heltzen zaizikidanak, orrialde bakarra bisitatuta. Google-ek ematen dituen aukera guztiak batuta gainera (kapazitatea garrantzitsuenen artean).
Momentuz bikain dabilela esan behar dut. Beraz, animatzen zaituztet ni bezala kontu desberdinak dituzuen guztiei bateraketa hori egitera, erabilgarritasunaren argudioa nagusi.
Asteburu on danoi eta Aupa Athletic!
















