Kutxidazu bidea, ixabel

h1 October 17th, 2006

Egon nintzen orain dela egun batzuk zineman. Azken urtean bi film ikusi ditut euskaraz. Aupa Etxebeste! lehendabizikoa eta Kutxidazu bidea, Ixabel bigarrena. Biak ere azpitituloekin. Pena bat da horrela izan beharra baina euskararen normalizazio bidean beharrezkoa dela uste dut. Euskara ez da balazta izan behar eta agian, izan daiteke azpitituloak izateagatik aretora gerturatzen denik.

Egia esanda, gehiago gustatu zait bigarrena. Baina hori momentuz ez da garrantzitusena. Izan ere, euskal komunikazio sistema eta euskal kultura industrialaren garapenerako beharrazkoa da urratsak ematea. Lehengo pausuak ez dira ondo egiten normalean, baina beharrezkoak dira korrika egiten ikasi aurretik. Eta pixkanaka abiadura hartzen hasiko gara.

Kutxidazu bidea ixabel

Hona hemen filmaren web orrialderako esteka: Kutxidazu bidea, Ixabel


Quizá te interese también esto:

Un solo comentario en “Kutxidazu bidea, ixabel”

  1. Ia asteburu honetan animatzen naizen. Agurrak!

    >> escrito por Galder

Deja un comentario